XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HUTSIK?

Ondoko testu hau ordenadorez sartzean hutsik egin denentz egiaztatu.

Hutsen bat aurkituko bazenu zuzendu.

A. JATORRIZKO TESTUA / UDAL ERROLDEN BERRITZEA -1986 / BANDOA

Apirilean eta Maiatzean zehar, Udalaren Biztanle Erroldaren berritzea egingo da.

Honetarako, famili buru bakoitzak zenbait datu eskatzen diren orri bat bete beharko du.

Bertan jasoko den informazioa garrantzi handienekoa da geure Udalerria osatzen dugun pertsonen ezaugarriak eta egoera ezagutzeko: seksua, eskolakuntza, lanak, ikasketak, lanbidea, eta abar....

Udalak informazio guzti hori eguneratzeko beharra du, erroldaren berritzearen bidez.

Zerbitzu Publikoen beharrak kalkulatu eta baloratu ahal izateko, esaterako, haurtzaindegiak, eskola-postuak, ur-horniketa eta estolderia, garraio publikoa, euskalduntzea, hirigintza, etxebizitzak eta abar....

Gainera, erroldan egoteak eskubideak ematen ditu, besteak beste, Hauteskunde-Zentsuan barnesartuta, udalaren eskola-postuetan onartua izatekoa, zerbitzu publikoak (haurtzaindegiak, kiroldegiak, udal ongintza, txertaketak...) erabiltzekoa, zenbait jabetza komunalez baliatzekoa, eta abar....

Errolda-orriak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira, eta bietako batean erantzun ahalko da.

Behar bezala kreditaturiko Errolda-Agenteek banatuko dituzte galdaketa-orriak Udalerri honetako etxe guztietara, orria betetzeko moduaz argibideak emanez, bai eta orria bete ere egingo dute haiek berak, zuek horrela eskatzen badiezue.

Edozein eratako argitasunik behar baduzue, edo sortu daitekeen zalantzaren bat argitzeko.

Udaletxera jo dezakezue.

Eraentza Lokalerako Oinarrien Legeak, norbera bizi den udalean erroldatuta egoteko obligazioa ezartzen du.

Denoi interesatzen zaigu egiazko informazio eguneratua edukitzea.

Zuen lankidetzaz lortuko dugu Biztanle-Errolda on bat, denoi onuragarri izango zaiguna.

ALKATEA.